Blog honi eta lehiaketari amaiera emateko garaia iritsi da. Irabazleok TECNALIAra bisitaldia amaitu berri dugu eta oso esperientzia polita izan da. Atzo, Pasaiako Azti-ra bisita egin genuen eta gaur, berriz, Inasmet-era. Oso desberdinak dira biak, baina oso entretenigarriak. Hau izan da gure esperientzia:
AZTI
Hemen, harrera eta gero, arrainen azterketa nolakoa den ikusi genuen: arrainak pisatu, luzera kalkulatu, otolitoak atera...; baita hauen arrautza kantitatea kontrolatu, ondoren arrantzatu daitezkeen jakiteko edo ez... Oso praktikoa izan zen eta gure eskuekin lan egin izan genuen. Hamaiketakoaren ondoren, kimika laborategira joan ginen eta hemen, Pasaiko portuaren uraren ikerketa txiki bat egin genuen: bere puretasuna, filtratu... Etxera bi libururekin eta afariarekin joan ginen (legatzekin egin baigenuen proba eta etxera eramateko aukera eman ziguten).
INASMET
Desberdina izan da gaurko esperientzia. Gaurkoan, materialarekin eta osasunarekin zerikusia zuen bisita egin dugu. Hasteko, osasunarekin hasi gara. Behi begiei kornea ateratzen ikusi dugu eta hauek aztertzeko zein pausu egiten diren ondoren. Hamaiketakoarekin amaitzean, meterialekin aritu gara: gogortasuna, mikroskopioak, atakea... hitz asko entzun ditugu eta oso interesgarria ere. Gainera ikertzaile batzuekin aritu gara hitz egiten eta beren esperientzia nolakoa izan den azaldu digute.
Oso gustora gaude. Jada agur esango diogu guretzako amets bat izan denari. Laster arte!
Lehiaketa amaitu da eta altu eta garbi esan dezakegu: merezi izan du! Kurtsoak iraun duen denbora honetan, teknologia orduak aprobetsatuz, gure ikerketa eta proiektua aurkeztu genuen. Las asko egin ondoren, ikastolan eta etxean, noraino iritsi ahal den pentsatzen dugu.
Memoria pixka bat: Gure irakasleak lehiaketa honi buruz hitz egin zigun, kurtso hasieran. Denek, oker ez bagaude, baietz esan genuen eta hor hasi zen gure ibilbidea. Baina norazkoa zein izango zen jakiteko, hau da, hurrats batzuk eta arazo batzuk gainditu behar izan genituen. Hasteko, lehenengoa, ez genekien zer egin! Motxila bat atekiduna, ordenagailuak eta mugikorrak kargatzeko makinaren bat...ez gure teknologia gela berritzea eta hobetzea pentsatu genuen. Zeinek uste zuen teknologia gela honek emango zigula saria?
Hurrengoz, ikerketarekin hasi ginen: zein material, erreminta, hardware, software... behar da teknologia gela on bat edukitzeko? Galdera honi erantzuteko aritu ginen lanean, maketa bat egiten genuen bitartean. Ondoren maketan instalazio elektrikoa landu genuen, etxean planoak 3 dimentsiotan egiten, bloga eguneratzen... eta txostena lantzen.
Orduan, gure ikasbidaitik bueltan gure mugikorreko interneteren esker ikusi ahal izan genuen bigarren faserako hautatuak geundela! Baina ez zen amaitu gure lana. Orain gure proiektua aurkeztu behar genuen, 10 minututan. Hor ere lanean aritu ginen: Prezi-ri esker aurkezpenaren lehen zatia egin ahal izan genuen, bigarren zatian bideoak jartzea erabaki genuen.
Heldu zen eguna. Arratsaldean azkeneko irakurketak gidoiari, nerbioak ezin eutsi, eta gelakide eta lagunek gu animatzen. Gure taxia iritsi eta Talent House bidean jarri ginen. Han, azkenak ginela jakin genuen eta beste proiektuak ikusi genituen. Egia esan, oso polita izan zen dena. Proiektu onak zeuden, baita aurkezpen dibertigarriak. Beno, gure unea iritsi zen eta gure proiektua saldu behar genuen.
Oso nerbioso geunden, oso. Baina nahiko ondo atera zitzaigun. Bukatzean, lasai geratu ginen eta epaileek irabazleak hautatzen zituzten bitartean Zientzia Live ekitaldia ikusi genuen. Baina bukaera iritsi zen, hasi ziren irabazleak zein ziren aipatzen. Orduan Hernani BHIko Teknologia gela batean proiektua izan zela irabazle esatean ezin genuen sinistu. Ez genekien zer egin, esan... Teknologia proiektu onena, eta ordenagailu bana eta Tecnaliara bisita. Ezin sinistu.
Irratia, aldizkariak, egunkariak... denetan atera zen gure proiektuaren berri. Harrigarria izan zen. Beno, jada bukatu da eta oso esperientzia ona izan da. Lana egiten baduzu lor daitekeelako. Eskerrikasko denei, gure irakasleari, Elhuyarri, Tecnaliari... denei! Merezi du-eta!
Orain bai, HURREN ARTE, PIRATAK!
JOSU AZKUE, IMANOL GONZALEZ, ARITZ HERNANI
SARRERA
Guk Robotika taldea gara eta koloreen robota diseinatu dugu itsuek koloreak desberdindu ahal izateko (arropa konbinatzeko).Itsuek beste pertsona bat behar dute arropa aukeratzeko, eta robot honekin itsuek independientzia gehiago izango dute.
ARAZOA
Gaur egun itsuentzako zenbait asmakuntza egin dituzte, esate baterako, autoak eta ordenagailuak. Zenbait ikerketa egin ondoren, jakin dugu gure robotaren antzeko beste asmakuntzarik ez dela sortu. Horregatik proiektu hau sortzea bururatu zaigu, baliagarria iruditzen zaigulako koloreak desberdintzea. Nola programatzen dugun arabera, sensorea hainbat kolore desberdin ditzake. Arazo larriena izango da sensorea kalitate onekoa ez izatekotan, ez dituela koloreak ondo desberdinduko.
Baina askok pentsatuko dute, itsua eta gorra den pertsona batek zer egin dezake robot honekin eta esan beharra dugu robot hone ez dagoela egokitua itsua eta aldi berean gorra den pertsonarentzat.
PLANGINTZA
Proiektuaren plangintzarako lehen pausoa, robotaren diseinua sortzea izan da. Ondoren, materiala hautatu dugu robota eraikitzeko. Gero, haren programazioa prestatu.Eta azkenik haren funtzionamendua frogatu eta behar diren akatsak zuzendu ditugu. Hautatutako materiala izan dira: Sensore bat (kolore sendorea), lau koloredun bolatxo eta NXT bat.
AZALPENA
Proiektuaren azalpena edo deskribapena hauxe da: itsuak kolore bat esaten du, adibidez urdina.Ondoren, soinu sentsorea ahotsa entzungo du eta esandako kolorea bilatzen hasiko da, eta horren ondoren, kolore sensorea funtzionatzen jarriko da. Kolore sensorea bolatxoa aurkitzen duenean itsuaren aurrean jarriko da, baina kolore hori ez bada, blokea mugituko da hautatutako kolorea aurkitu arte.
Horretarako zenbait atal ditu robota :
1. atala: Enborra. lego piezekin osatua dago. Hor NXT-a dago.
2. atala: Plaka. hemen kolorezko bolatxoak daude plakaren gainean.
3.atala: Motorearen egitura. Motorea eusten du.
4. atala: Kolore sensorea eta Soinu sensorea.hau, itsuaren ahotsa entzun eta ondoren, kolore sensorea itsuaren kolorea aurkituko du.
ROBOTAREN FUNTZIONAMENDUA
Haren funtzionamendua da robotak hasieran, aukeran dauden koloreak esango ditu. Motorrak eta kolore sensorea martxan jarriko dira, orduan motorra biraka hasiko da kolore sensorea kolore bat aurkitzen duenean geldituko da. Robotak zein kolore aurkitu duen esango du eta itsua kolore hori nahi duen arabera baietz edo ezetz esango du. Ezezkoa baldin bada, robotak beste kolore batzuk bilatuko ditu pertsona baietz esan arte.
ALDAKETAK
Hasiera batean, bolatxoak erabili behar genituen, baina orain marraztutako arropak erabiliko ditugu. Baita ere ultrasoinu sensorea jartzea pentsatu genuen, eta geroago soilik kolore sensorea eta soinu sensorea erabiltzea erabaki dugu. Azkenik, sensoreak plataformaren oinarrian jarritak daude eta ez lehen bezala, plataformaren goikaldean zintzilikaturik.
LANAREN LABURPENA
Gure lehen helburua, telebistak okupatzen zuen tokia murrizteko izan zen. Horretarako, armairu bat diseinatu genuen non telebistaz aparte beste gauza gehiago jar ahal zitezkeen. Proiektuak bi motore behar zituenez, armairua handia gelditu da maketa txiki bat izateko.
Proiektuak hiru atal nagusi ditu:
-Jeisten den telebista.
-Gora igotzen den atea.
-Armairua.
Hitz batez edo txalo batez mekanismoa aktibatzen da. Proiektuaren hiru ataletatik bi mugituko dira. Telebista, armairuaren erdian dago balda batean itsasita. Balda hori modu horizontalean dago eta hagotxo bati eragiten diozunean eskuarekin edo motore batekin modu bertikalean jartzen da, sofatik ikusteko moduan. Ateak , hortzak dituzten piezekin mugituko dira alde batera eta bestera. Bi aukera daude ateen funtzionamendua mugitzeko, eskuz edo motore baten bidez. (Aktibatzerakoan, ate igogailua igotzen da eta eta igo denean, horizontalki jarrita dagoen telebista 110 graduko bira ematen du eta bertikalki jartzen da sofatik ikusteko muduan)
PROIEKTUAREN LABURPENA
Sortu zitzaigun lehenengo arazoa izan zen: ezin zirela itsasoak ibaitik pasa zubi finko bat zegoelako, kotzeak eta peatoiak pasa ahal izateko. Horregatik zubi altxagarria bat eraikitzea pentsatu genuen.Honen bidez ez da arazorik egongo itsasontziak ibaietatik pasatzeko eta gainera balioko du autoak eta pertsonak goikaldetik pasatzeko.
Zubi altxagarria eraikitzen hasi baino lehen, lehendabizi diseinatzen hasi ginen,Zubi honen eginkizuna oso garrantzitsua eta komplexua da.
Ibai batetik doazen itxasontziak hiri barrura sar dezaten diseinatuta dago. Gainera zubi gainetik autoak eta peatoiak ere bai doaz.
Lehendabizi pentsatu genuen bisagrekin zubia altxatuko zela, baina, horrela ez genuen egin. Soka batekin altxa eta geitsi daiteke manibela giratzean.
Montatu ondoren hiru atal nagusi ditu zubiak:
1- Euskarriak finko egongo dira, ez dira ezertarako mugituko. Errepidea zutik mantentzeko erabiliko dugu, horretarako erabili dugu pieza txiki bat tubo bat bezala bi aldetik eta hori esker zubia mugitu daiteke
2- zati oni esker errepidea igo edo geitsi dezake, manibela bat da eta jarriko dugu euskarrien goiko partean. Soka batekin lotuko dugu errepidea eta manibela, orduan manibela giratzean zubia igoko da. (manibela bat egongo da alde bakoitzean)
3- errepideari esker bi euskarriak konektatuak egongo dira, hau da, kotxeak edo peatoiak pasa dezakete alde batetik bestera. Baina zubi honek errepidea altxa dezake ibaitik edo itsasotik datozen itsasontziak pasatu ahal izateko.
Hau funtzionatzen du, ultrasoinuzko sentsore batekin, itsasontsi bat detektatzen duenean, bi motoreak biraka hasi eta zubia altxatzen da. 15 segundu pasa
ondoren, berriro motoreak beste aldera biratu eta bere tokian jartzen da.
Gure NXT-aren programazioa horrela da:

Gure hipotesia da gauean estalkia jartzea automatikoki, hau da, igerilekuaren gainazalean. Baira ere, hotz egiten duenean edo tenperatura baxuan egongo bazen, bero mantentzeko eta zaborrak igerilekura ez sartzeko.
Gure taldean sortu zaigun arazoa da gauean hotzaren ondorioz, igererilekuaren ura hoztea hau da, urari temperatura jeistea. Ura bero goizean egoteko igerileku estalki bat sortu behar dugu.
Proiektua egiteko pauso hauek jarraituko ditugu:
Lehendabizi, igerilekuaren tamainak aukeratuko ditugu eta pieza guztiak eskatu genituen. Lan honetan denbora ugari eman genuen.
Ondoren, igerilekua montatuko dugu lehengo pausuan aukeratutako neurriekin. Hau egitean, sentsoreak eta motorrak jarriko ditugu igerilekuan, baina ez dugu denborarik izan mugimendua jartzeko. Gero pentsatuta genuen hauek konektatuko ditugu eta ordenagailuarekin sentsoreak eta motorrak instalatuko ditugu. Mugimenduaren programarekin pentsatuta genuen mugimendua hau da tugu.
Proiektu hau egiteko legoak, arkuak eta plastiko transparentea erabili ditugu.
Gaur egun igerilekuetarako zenbait asmakuntza egin dituzte. Adibidez , ez zikintzeko lona bat jartzea, inork ez duenean erabiltzen hari sare bat jartzea etab.
Gu egin dugun proiektua oraindik ez dago asmaturik. Honek adibide guztiak artzen ditu barne. Inork ez duenean erabiltzen hari gora igoko da sarea, ere, neguan goian egongo da sarea eta baldosak es apurtzeko eta es zikintzeko sarearen gainean lona bat jarri et horrela ez da hondoratuko. Baita ere balio du hitotzen hari den norbait uretatik ateratzeko sare hau barnean egongo delako eta norbaitek botoi bat ukitzean sarea gora igoko da. Honela, lortuko genuke sorosleari lana kentzea eta bainatzerakoan arrisku gutxiago egotea.
Horain adireaziko dizuet erabili dugun materiala:
- Adreilu bat
- 2 motore
- 2 ardatz hauek biratzean lotuta dagoen sarea igotzeko
- 4 soka sarearen lau eskinetatik ardatzera lotzeko
- Goma 1 eta 3 gurpil hoiek biratzean 2 ardatz giratzeko eta hauek sarea igoarazteko
Badakigu epez kanpo gaudela, baina Ikas Bidaian egon gara eta ez genekien txostena igotzea beharrezkoa zen edo ez; eta ez dugu astirik izan hori ziurtatzeko.
Txostena blogean dagoenaren bilduma bat da, beraz txosteneko informazio guztia blogean aurki dezakezue; baina ez alderantziz. Beraz, badaude gauzak blogean bakarrik aurkitzen direnak; izan ere garatuagoa dagoela esan daiteke, batez ere material osagarrian.
Hemen uzten dizuegu:
Iritsi da unea, heldu da lehiaketaren lehenengo fasea eta lehaiketa amaitzen ari da. Txostena igotzeko ordua ailegatu da eta igota duzue Ikerketaren txostena orrialdean.
Orduan, gure lana lehiaketa honetan ia amaitutzat eman dezakegu. Espero dugu zuei gure proiektua gustatu izana, eta zuen iritziak asko poztuko gintuzke. Hurrengora arte, PIRATAK!
Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra