GURE LANA IKUSTEKO SARTU HEMEN (kopiatu link-a interneten jarri eta pps bat deskargatuko zaizue lanean klikatu eta ikusi ahal izango duzue) :
http://teknoskopioa.elhuyar.org/sites/teknoskopioa.elhuyar.org.2010-2011...
Hau da gur proiektuaren argazkia eta Hauek eskuz egindako marrazkia neurriak jarrita.(Hobeto ikusteko klik egin argazkietan zoomarekin agertu arte)
KUTXA:
gure lehenengo kutxa "vidal" markakoa zen eta oso plastiko gogorra eta apurterraza zuen, hori dela eta, "Fini" markako kutxa eskuratu dugu, honekin askoz hobeto egin dugu lan.
BOTILAK:
Botilen pegamentua ezin izan dugunez kendu, koloretako zinta isolatzailea jarri dugu politago eta txukunago gera zezan.
PLASTIKO BIGUNEKO KUTXA:
Konponbide zaila eta itsusia zeukala ikusita, beste kutxa baten plstiko biguna erabili dugu, oraingoan, kontu handia izan dugu guztia ondo neurtzean eta kokatzean.
OLIO BONBILA:
Itsaterakoan bigundu denez, zinta isolatzailea jarri diogu eta ondoren silikonarekin finkatu egin dugu.
Ur botilak olio bonbilera itsaterakoan hutsuneak ez geratzeko zinta isolatzailea jarri dugu, beroa ihes ez egiteko.
Zuzen eta markatutako lerrotik mozteko, azkenean, trukotxo bat aurkitu dugu, botila inklinatzea eta oso puntdadunak diren guraizak erabiltzea.
Gaur egun, energia berriztagarrien mundua denok dugu gustuko. Baina energia sortzeko tresna asko oso garestiak dira guk eduki ahal izateko.
Eguzkiaren indarrak beti erakarri izan gaitu. Honexegatik, denok erabiltzen dituzten eguzki xafla fotovoltaiko edo termikoetatik aldenduz, eguzki dorre bat sortzen ahaleginduko gera.
Eguzkiak dorreko aire partikulak berotu beharko lituzke. Aire bero partikulak gorantz joaten direnez, bidean aurkituko lukeen errota bat mugitu beharko luke gero energia mekaniko hori energia elektriko bihurtzeko.
Gure asmoa eguzki dorre bat zer den azaltzea da egingo dugun muntaiarekin. Erronka, ba gutxienez minutuko helizeak 60 bira eman beharko lituzke. Gai izango al gara?
Ongi etorri Teknoskopioa 2010ra. Hau zure lehen mezua da. Editatu edo ezabatu, eta blogan idazteari ekin!
Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra