1. -Zeintzuk dira lotailu gurutzatuaren lesioen kausarik orokorrenak?
-Normalean agertzen dira faktore bi:
Alde batetik kirolariaren berezko faktoreak zuek azaldu duzuen modura, ba badauz gorputzak berez dituen ezaugarri batzuk, esate baterako, valgo bat izatea belaunaren ardatzean aldaketatxo bat izatea, horrek, arrisku faktore handia suposatzen du. Beste arrisku faktore bat izan ahal da, lotailu beraren osaketa edo konposizioa, gu hemen gauden guztiek lotailu gurutzatu bigunagoa ala gogorragoa izan deakegu, hare geihago nesketan esate baterako, hilerokoaren zikloaren zein fasetan daudenaren arabera, lotailua gogorragoa ala bigunagoa egon daiteke. Orduan bakarrik nahi dotzuet azaldu direla faktore batzuk berezkoak, bertan daudenak ezin direnak aldatu eta gero dauz kanpoko faktoreak, kanpoko faktoreen artean da kirolak berak ba planteatzen dituen beharrak, ba ez dakit salto handi batetik jausterakoan gertatzen diren indarrak, edo zuek azaldu duzuen moduan edozer kirol keinuan gertatzen bada desoreka bat, zuen ondokoa bultza egin dozulako, ba momentu horretan belaunari kasu horretan exigitzen zaio, ba erantzun bat emotea, ba ezbehar baten aurrean batzutan ezbeharraren eragina belaunaren kapazidadea baino handiagoa da eta apurtu egiten da; beraz laburrean esanda, faktore berezkoak eta kirolagaz lotuta dauden beste faktoreak.
2. -Eta lotailua bat apurtzen baduzu erreza da beste bat apurtzea?
- Erreza ez, ze gaur egunean egiten diren zirugiak direla eta, ba bueno plastia bat jarri ezkero, normalean belauna gelditzen da oso establea eta oso ondo, baina arriskua badago.
3. -Eta zeintzuk dira lotailu gurutzatua sendatzeko metodoak?
- Bueno ba gaur egunean, metodorik argiena da zirugia, gaur egunean egiten diren konponketarik zuzenena zirugia da, eta zirugia egiten da teknika desberdinekin baina gaur egun erabiltzen duguna da isterraren atzeko partetik dauzen muskuluetatik tendoi bat hartu eta tendoi horregaz ordezkatu lotailu gurutzatuaren ba funtzioa, lekua eta norabidea eta dena, orduan egiten da plastia bat paziente beraren beste tendoi bategaz. Batzutan eta gaur egunean eztabaidatzen ari da ba lotailu gurutzatuaren apurketa partzialak gertatzen direnean, badira autore batzuek dioena ba erreabilitazio on bat bideratu ezkero badela posible ba sendaketa funtzional on bat egitea, nahiz eta zirugia egin ezezan baina bueno hori da mundu zientifikoan beti dagoz eztabaidak eta beti aurkituko duzue ba autore batzuk joera baten aldekoak direnak eta beste autore batzuk beste joera baten aldekoak momentu honetan lotailu gurutzatuarekin lotuta askoz bere geihago dira zirugia aldekoak direnak.
3. -Errezagoak?
- Bueno errezagoak, da inmediatoagoa bestelako erreabilitazioa planteatzen baduzu nahiz eta operatu ez erreabilitazio on eta luze bat, ba beti suposatuko ditu ba hiru, lau, bost hilabete, zirugiarekin, ba zirugia bat eginez lotailu gurutzatuan gaur egunean bataz beste sei, zazpi hilabete bajan egon behar zara.
4. -Eta zenbat denbora pasatzen da lotailu gurutzatua apurtzen denetik zelaira bueltatzen deneraino?
- Normalean dagoz salbuespenak ba jokalariaren animiaren arabera lotailu gurutzatua bakarrik apurtu dan ala inguruko beste egitura batzuk apurtu diren ala ez, horren arabera ere denbora asko aldatzen da, ez da berdina lotailu gurutzatua bakarrik apurtzea ala lotailu gurutzatuaz batera mekanismo berean apurtzea menisko bat, kartilago zati bat, zenbat eta lesio geiho izan ba sendatzeko denbora apurtxu bat luzatu egiten da, baina bataz beste lotailu gurutzatua bera lesionatzen denean ba kalkulatu behar dozu lesiñotik futbolera jolasten duzun momenturarte bataz besteko zazpi hilabeteko epea jartzen dogu.
5. -Eta inklinatzera bueltatzen zaren arte?
- Bai, ba inklinatzera bostgarren hilabetetik aurrera ba hasten zara egiten ariketa pilo bat.
- Korrika edo zerbait horrelakoa.
- Bai, korrika, oreka edo ekilibriorako ariketak, indarreko ariketak, ariketa kardiobaskularrak, gaur egunean asko egiten da, nahiz eta futboleko entrenamendua ez izan, ba lesionatuta edo operatuta egon den tipo batek ahal dau egin, esate baterako igeri lekuara joan eta igeri egin edo running pool deitzen dana, txaleko bat jartzen dizute flotatzeko eta zu hankekin korrika zauden bezala egiten duzu baina golperik izan barik belaunean, ba orduan laugarren hilabetean hasten zara ariketak egiten, ba hori, erresistentzia, indarra, ekilibrio… hainbat daude.
6. - Belauna apurtzen dugunean, iskiotibiala lantzen da?
- Bueno landu behar duzu danak, belaun bat edo orokorrean artikulazio bat lesionatzen danean, pentsatu behar duzu giltzadur batek, bai belaunean, bai orkatilan, bai sorbaldak, edozeinek, badituela egonkortzaile estabilizadore pasibo batzuk, berez barruago dauzenak, ba ligamentoak, kapsulak, horrek dira estabilizadore pasiboak, eta gero, beti beti ikusi behar doguz, giltzadura horren inguruan dauden egonkortzaile aktiboak, eta hauek dira, muskuluak batez ere, belauneko aurreko partetik daude kuadrizepsak eta atzeko partetik dauz iskiotibialak eta barrutik dagoz aduktoreen zati batzuk, bueno, lotailu gurutzatuaren funtzioa babesteko oso oso oso garrantzitsuak dira iskiotibialak, ere kuadripzesak baina iskiotibiala jokatzen du oso papera garrantzitsua.
7. -Eta zein teknologia erabiltzen duzue lotailu gurutzatuaren apurketaren errehabilitaziorako?
- Bueno, ba teknologiaz lotuta gaur egunean, erreabilitazio prozesu horretan, geihen bat hasi dira garatzen ba, dispositiboak, ba zeuk aipatu dituzun faktoreak neurtzeko, ba esate baterako indar plataformak, hauek esan ahal dotzue indar plataforma edo estabilometria, zertarako da hori?, ba zu zutik jartzen bazara horrelako plataforma baten gainean, ahal dozu informazio jaso, esate baterako zein da zuen oreka, hanka batean ala bestean eta ahal dozu konparatu lesionatua egon den hanka besteagaz, eta hori ematen dizu informazioa zenbat erreboluziotan ahal den gertatzen, berdin indarragaz, ahal dozu neurtu zer indarra daukazu lesionatutako hanka bestearekin eta erreabilitazioaren arabera, ba horren neurketak egin eta gero interbenzio modifikatu ahal dituzu parametro horiek normalizatzeko, ba baita ere zuek aipatu dozuena, goliometroa, ere bai ba gaur egunean dauz goliometro sinpleak, dauz goliometro digitalak eta horrek ere erabiltzen dira, ba esate baterako belaunen flexioa neurtzeko, ere bai erabiltzen dira dinamometro manualak, eta dinamometroekin ahal dozuz neurtu ba muskulu batzuen indarra, beraz erreabilitazio prozesuen inguruan, gaur egunean garatzen dira dispositibo asko ba indarragaz, ekilibrioagaz, muskuluan dagozen parametro asko horren gainean gero, interbenzioak egiteko.
8. -Balgoa neurtzeko aparatuak al dituzue Lezaman?
- Bai, zuk neurtu ahal duzu balgo bat goniometro bategaz zuzenean ahal dozue egin radiografia bat eta radiografia horretan egin neurketa, baita ahal dozue egin bideo bat mekanikako laborategi askotan, egiten dabez balgoaren neurketa dinamikoa ze gauza bat da ikustea ze balgo daukazun baldintza estatikoetan, oso inportantea da ba hori, salto batetik jausten zarenean, zenbateko balgoa eragiten du zure belaunean, ze hori markatzen dau lesionatzeko arrisku gehiago, ba orduan gaur egunean egiten da leku askotan, ba grabazio hirudimetsionalak erreferentzia puntu batzuk jarrita ba neurtzeko baldintza dinamikoetan zelako moldaketa gertatzen da belaunean, ikusten dozuen modura teknologiaren esku gauz.
9. -Eta zer iruditzen zaizu gure proiektua?
- Oso interesgarria, uste dut presentazioa oso ona dela eta pentsatu duzuen dispositiboak, oso ondo, gainera pentsatu behar dozue, zuek deskribatu dozue proposamen bat ba garatzeko autokontroleko mekanismo bat, eta txip bat jarri eta txip horrek neurtu muskulu bat aktibatzen denean, ba hori da belaunak duen dispositiboa babesteko.
- Ba bueno, hori izan da guztia eta eskerrik asko entrebistagatik.
Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra
Iruzkinak
Bidali iruzkin berria