Elhuyar zientziaren komunikazioa

Lehiaketa

Printer-friendly versionSend to friend

Ikerketa-proiektu eta proiektu teknologikoen lehiaketa da. Lehiaketa honen bidez, ikerketan eta ikertzaileen munduan murgilduko dira gazteak.

Teknoskopioan, ikasle gazteek har dezakete parte, gehienez lau laguneko taldetan antolatuta. DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko eta goi-zikloko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat prestatutako lehiaketa da.

Erronka da arazo bati konponbidea bilatzea. Edozein motatako arazoa izan daiteke, eguneroko bizitzan aurkitzen dena. Parte hartzeko, bi modalitate hauetako bat aukeratu daiteke:

  • Ikerketa-proiektua: aukeratutako arazoari konponbidea emango dion ikerketa-lana garatzea.
  • Proiektu teknologikoa: aukeratutako arazoari konponbidea emango dion produktu teknologikoa diseinatzea/gauzatzea.

Bi modalitateak uztartzea ere posible da.

Babesleak
Gipuzkoa: kultura eta euskara
Tecnalia

elhuyar.org menua

Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna