Blog honi eta lehiaketari amaiera emateko garaia iritsi da. Irabazleok TECNALIAra bisitaldia amaitu berri dugu eta oso esperientzia polita izan da. Atzo, Pasaiako Azti-ra bisita egin genuen eta gaur, berriz, Inasmet-era. Oso desberdinak dira biak, baina oso entretenigarriak. Hau izan da gure esperientzia:
AZTI
Hemen, harrera eta gero, arrainen azterketa nolakoa den ikusi genuen: arrainak pisatu, luzera kalkulatu, otolitoak atera...; baita hauen arrautza kantitatea kontrolatu, ondoren arrantzatu daitezkeen jakiteko edo ez... Oso praktikoa izan zen eta gure eskuekin lan egin izan genuen. Hamaiketakoaren ondoren, kimika laborategira joan ginen eta hemen, Pasaiko portuaren uraren ikerketa txiki bat egin genuen: bere puretasuna, filtratu... Etxera bi libururekin eta afariarekin joan ginen (legatzekin egin baigenuen proba eta etxera eramateko aukera eman ziguten).
INASMET
Desberdina izan da gaurko esperientzia. Gaurkoan, materialarekin eta osasunarekin zerikusia zuen bisita egin dugu. Hasteko, osasunarekin hasi gara. Behi begiei kornea ateratzen ikusi dugu eta hauek aztertzeko zein pausu egiten diren ondoren. Hamaiketakoarekin amaitzean, meterialekin aritu gara: gogortasuna, mikroskopioak, atakea... hitz asko entzun ditugu eta oso interesgarria ere. Gainera ikertzaile batzuekin aritu gara hitz egiten eta beren esperientzia nolakoa izan den azaldu digute.
Oso gustora gaude. Jada agur esango diogu guretzako amets bat izan denari. Laster arte!















