Elhuyar zientziaren komunikazioa

piratak

%user(r)en irudia
Hernani BHI
DBH4
Hernani
Karlos Sukunza
Aritz Hernani
Josu Azkue
Imanol Gonzalez

Proiektua

Ikusi aurkezpena

Gure ikerketaren emaitza da txostena, baina ez bakarrik hau. Blogean ipinitakoa da gure erakusleihoa, eta bideo eta argazkiz betea dago. Baina, txostenak laburbiltzen du egin dugun lan handia.

Bloga: Teknologia gela batean

Zer behar du teknologia gela batek? Galdera honi erantzuteko ikertzen ari gara.

Momentuz gure teknologia gela bi zatitan banatzea erabaki dugu. Zergatik?, bada teoria gela tallerretik desberdintzeko, horrela batzuk teoria gelako ordenagailuetan daudenean ikertzen edo lanean ez dute entzungo tallerreko makinen soinurik. Bestetik, gelak eduki beharreko pareten kolorea zein den aproposena ere ikertu dugu; ikarasleei galdeketa pasa eta kolore argiak direla gelak eduki beharrekoak erantzun zuten gehienek.

Aurreratu dezakegu gelak gidaridun arbel bat edukiko du, baita biltegi bat ere. Ikusiko duzue!

Hurrengo sarreran gehiago!

Piratak

0

Ikerketaren alde garrantzitsu batera iritsi gara: gelan eduki beharreko erreminta  eta materiala zeintzuk diren. Momentuz soilik erreminten lista sortu dugu, non gure ikastetxeko teknologia gelan dauden tresna guztiak gehi liburuetan eta interneten ikusitako erreminta garrantzitsuenak azaltzen diren. Bertan daude adibidez, arraspak, mailuak, artaziak, aliketak...

Orain katalogoak eskura ditugula materialaren lista egingo dugu. Hau guztiarekin gutxi gorabeherako aurrekontu bat egingo dugu. Ondoren zein software eta hardware behar dugun ikertuko dugu. Gure iritziz, ondo goaz eta maketa bide onetik bideratuta daukagu. Beste bat arte!

0

Pauso handiak emanez goaz aurrera eta gure ikerketa uste baino hobe aurreratuago dugu. Orain maketa egiten hasi gara eta planoak eginak ditugu. Hemen dituzue ikusgai argazki batzuk.

[gallery order="DESC" columns="2"]

Goiko bi argazkietan maketaren hasiera ikus dezakegu eta beheko beste argazkietan, berriz, maketaren planoak. Oraindik asko falta zaigu, eta maketa eta ikerketa bukatu arte jarraituko dugu lanean. Argazki gehiago igoko ditugu maketa aurreratu ahala.

Hurren arte, piratak.

0

Kaixo irakule guztioi!

Arazoa argitaratua dago, ikertzen jarraituko dugu, informazioa bilatzen, kuxkuxeatzen... Gure lana, gure teknologia gela bezain perfektua egiten saiatuko gara. Arazoa orrialdean duzue arazo osoa. Irakurri eta iritzia eman.

Hurrengoa arte! Piratak.

0

Kaixo denoi! Hau da konpotzen saiatuko garen arazoa:

Konturatu gara ikastetxe askotan teknologia gelak ez daudela oso egokituak oraingo baliabideetara eta askok zaharkituta geratu dira, eta ez dago dirurik hauek hobetzeko. Legeak aldatzen doaz, eta lehendik zeuden teknologia gela batzuek ez dituzte betetzen Gobernuak berritzen dituzten arauak. Horregatik gure proiektuaren gaia hau izango da:

Demagun Ikastetxe berri bat egin behar dutela, edozein herrian. Gure taldearen lana teknologia gela berri baten diseinua egitea izango da, ikasle eta irakasleek izango dituzten baliabideak hobetzeko.

Horretarako, ikerketa luze bat egin behar dugu. Ikerketa horren barne egongo da, adibidez, gelak bete behar dituen lege guztiak betetzea, ze material mota, erreminta izan behar dituen arakatuko dugu, hala, baita irakasleak behar izango dituen software, hardware eta bestelako lan-tresnak zein diren bilatuko ditugu.

Teknologia gela batek erremintak behar ditu lana egiteko.

Gure helmuga, ikertu eta gero, maketa bat egitea izango da eskala txikiago batean, detaile guztiekin, horrela, profesionalek gure ideia egi bihur dezakete.

Teknologia eta zientzia hobetuz doaz denborarekin, eta egiten saiatuko garen gela honekin, etorkizunean erabili ahal izango duten gazteek landuko dute teknologia. Hemendik aterako baitira etorkizuneko ingeniariak, ezta?

Teknologia gelatik aterako dira etorkizuneko ingeniariak

Honenbestez, arazoa, jada argitaratuta dagoela, ikertzen jarraitu dezakegu eta ea lan polita egin dezakegun, eta biharko ikasleek baliabide hobeak izan ditzatela.

0
Babesleak
Gipuzkoa: kultura eta euskara
Tecnalia

elhuyar.org menua

Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna