Elhuyar zientziaren komunikazioa

piratak

%user(r)en irudia
Hernani BHI
DBH4
Hernani
Karlos Sukunza
Aritz Hernani
Josu Azkue
Imanol Gonzalez

Proiektua

Ikusi aurkezpena

Gure ikerketaren emaitza da txostena, baina ez bakarrik hau. Blogean ipinitakoa da gure erakusleihoa, eta bideo eta argazkiz betea dago. Baina, txostenak laburbiltzen du egin dugun lan handia.

Bloga: Teknologia gela batean

Kaixo denei! IES Hernani BHIko hiru ikasle gara eta J.Azkue, A.Hernani eta I.Gonzalez partaideek osatzen dugu talde hau.

Gure proiektuari sarrera emango diogu.

Hau izango litzateke arazoa: Demagun Ikastetxe berri bat egin behar dutela. Gure lana teknologia gela berri bat egitea da, baina eskala txikiago batean, ondoren profesionalek gure ideia errealitate egin dezaten.

Arazoari emango diogun irtenbidea hau izango litzateke: Teknologia gela honetan teoria lantzeko gela bat, praktika egiteko tailer egokitu bat eta biltegi bat eraikiko ditugu, bertan teknologia lantzeko aukera emango duena eta ikasteko ahalbide guztiak izango dituena.

Horretarako, irakasle batek bere klaseak emateko behar dituen material, erreminta, software... zeintzuk diren ikertuko ditugu, baita gelak behar dituen armairu, ordenagailu, arbel... lana egiteko behar den espazioa ahalik eta erosoen izateko.

Sarrera hau egin eta gero, ikertzen hasiko gara.

Beste bat arte, Piratak.

0
Babesleak
Gipuzkoa: kultura eta euskara
Tecnalia

elhuyar.org menua

Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna