Elhuyar zientziaren komunikazioa

teknomaster

%user(r)en irudia
Hernani BHI
DBH4
Hernani
Karlos Sukunza
Xabi Vazquez
Aitor Ugarte
Itsaso Larburu

Proiektua

[Kudeatzailea: Lanaren txostena blog-eko post edo mezuetan bertan azalduta dago.]

Bloga: TEKNOMASTER

Eguzkiak LDR-ari ematen dionean, errelea kitzikatu egiten da eta motorra noranzko batean biratzen hasten da.  Motorrak hortzdun gurpila biratuarazi egiten du, torloju amaigabearekin batera, eta  lotuta daraman egur zatia alde baterantz mugitu egiten da kortinaren izkina batekin. Horrela, kortina itxi egiten da mikrorruptoreetako bat jo arte.

Iluntzen denean, errelea berriz kitzikatzen da, eta motorea beste zentzuan asten da biraka. Ondorioz, egur zatia beste norantzan mugitzen da, eta kortina irekitzen du beste mikrorruptorea jo arte.

0

Zirkuitu elektrikoa montatzeko erabilitako materialak:

- motor bat

- 2 mikrorruptore

- transistore bat

-errele bat

- LDR bat

-diodo bat

-plaka bat

- pila bat

Proiektua montatzeko erabilitako materialak:

- torloju amaigabe bat

- egurrezko ohol bat

- 5 torloju

- 5 begidun torloju

- egurrezko makil bat

- kortina

- 2 zulodun eskuadra

- 3 "L" formako iltze

- kortina mugitzeko egur zati bat

- mikrorruptore bakoitzaren azpian egur zati bat (2)

- makilaren muturretan egur zati bat (2)

- motorraren azpiko egur zatiak (1 lodia, 2 finak)

- engranaje txiki bat

- motorraren euskarria

0

Motorra eta zirkuitu elektrikoa guk eraikitako leihodun paretean jartzeko ez dugu arazo handirik izan. Motorra torloju amaigabearen izkina batean dagoen hortzdun gurpila birarazi egiten duenez, torluju amaigabearekiko perpendikularrean dago, paretara lotuta. Zirkuitu elektrikoa, berriz, paretaren beheko izkina batean kokatu dugu, "L" formako iltzeak erabiliz. Proiektuaren itxura fisikoak duen traba bakarra zirkuitu elektrikoaren elementu guztiak agerian geratzen direla da, baite kobrezko kableak ere.

0

Zirkuitu elektrikoaren montaketan zehar hainbat arazo izan ditugu:

Hasieran, potentziometro bat edo erresistentzia bat jartzea erabaki genuen transistorea babesteko, baina erresistentzia aldatu ahala, erreleak kitzikatzeari uzten zion, eta erresistentziak kendu behar izan genituen.

class="importP">
Arazo garrantzitsuenetako bat pilarekin izan dugu, zeren eta 4,5 voltio izan beharrean 6,8 voltio zituen, eta polimetroarekin tentsioa neurtzean zenbakiak ez zuten bat egiten. Horrez gain, gure akats bat zela eta, polimetroak 17 voltio neurtzera iritsi zen, pilaren polaritatea ez  baikenuen errespetatu.

Arazo gehien eman digun elementua errelea izan da. Funtzionatzeari utzi dionean froga asko egin behar izan ditugu arazoa aurkitzeko, eta hala ere, askotan irakaslearen laguntza behar izan dugu konpondu ahal izateko. Proiektua egiteko izan dugun denbora gehiena hainbat froga egiten pasa dugu, zirkuitu elektrikoaren elementu gehienak aztertzen, bai errelea, transistorea, erresistentziak, diodoak, motorea, LDR-a... Mikrorruptoreak instalatzea, berriz, nahiko erreza egin zaigu eta lehenengoan lortu dugu.

Transistoreak ere arazoak eman dizkigu, eta zeinbat transistore motekin probatu behar izan dugu. Teknologia gaian espezializatutako liburuetan bilatu behar izan dugu, basea, igorlea eta kolektorea zeintzuk ziren jakiteko.

0

Hona hemen proiektuaren zirkuitu elektrikoa:

Kortinaren zirkuitu elektrikoa

LDR-ari argia ematen badio, motorra alde batera biratzen du, mikrorruptorea jo arte. Iluntzean, berriz,  motorra beste aldera biratzen du, beste mikrorruptorea jo arte.

0
Babesleak
Gipuzkoa: kultura eta euskara
Tecnalia

elhuyar.org menua

Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna