PUBLIZITATEA

Elhuyar zientziaren komunikazioa

Elhuyar Fundazioaren Teknoskopioa proiektu-lehiaketaren irabazleak ezagutarazi dira Bilbon egin den azokan

2012-05-08
Printer-friendly versionSend to friend
Proiektu-azoka
Proiektu-azoka

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Teknoskopioa proiektu-lehiaketarenazoka eta  sari-banaketaren ekitaldia egin dira UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta FECYTen babesarekin.

Guztira 75 talde aritu dira lehian azaroan hasi zen proiektu-lehiaketa honetan. 21 taldek amaitu dute 2. fasea, eta haietatik 11 pasatu dira 3. fasera.

Bertaratu diren herritarrek talde horien guztien proiektuak ezagutzeko aukera paregabea izan dute EHUren Bizkaia Aretoan egin den proiektu-azokan. Parte-hartzaile guztiek stand bana izan dute bisitariei beren proiektuaren berri emateko. Horrez gain, finalistek beren lana defendatu dute epaimahaiaren aurrean.

Oihana Jauregik gidatuta, talde guztiek proiektuaren aurkezpena egin dute, eta epaimahaiak erabaki du nor izan den kategoria bakoitzeko irabazlea. Epaimahaiaren ustetan, “maila altuko proiektuak aurkeztu dira. Gaiak askotarikoak eta interesgarriak izan dira eta gizarte ikuspegidunak asko. Lanketa ona ez ezik, komunikazio gaitasuna erakutsi dute. Guk ere asko ikasi dugu”.

- Proiektu onenentzako sariak:

  • Ikerketa-proiektuen modalitatea: Gikore Proiektua (KARMENGO AMA, Amorebieta-Etxano):  Maitane Artetxe, Lander Moya, Oier Beaskoetxea, Rafa Diez-Coronado
  • Proiektu teknologikoen modalitatea: Ukipen plano digitala (AXULAR LIZEOA, Donostia): Imanol Perez, Javier Gaminde, Andrea Arrechea, Haitz Olaverri.

 

- Komunikazioaren sariak:

  • Ikerketa-proiektuen modalitatea: Alergenoen kontrola (LAURO IKASTOLA, Lauroeta): Ane Orbezua, Beñat Isunza, Jon Viar, Gaizka Olabarria.
  • Proiektu teknologikoen modalitatea: Denboraz besteko mugikorra (HERNANI BHI, Hernani): Josu Azkue, Ander Killian Gray, Aritz Hernani, Aitor Ugarte.

 

Proiektu onenaren sariaren talde irabazleetako kide bakoitzak tableta bat eta Tecnalia korporazioaren zentro teknologiko bateko ikertzaileen lana bertatik bertara ezagutzeko egonaldi bat irabazi ditu. Hala, ikertzaile gazteek benetako ikertzaileen eskutik ezagutuko dute han egiten duten lana. Joseba Jauregizar, Tecnalia korporazioaren zuzendari nagusiaren eskutik jaso dituzte sariak.

Komunikazio-lan onenak aurkeztu dituzten taldeetako kideek tableta bana eta Elhuyarren produktu-sorta bana jaso dute Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiaren eskutik.

Ikerketaren eta hezkuntzaren arloko pertsonek osatu dute epaimahaia: Elvira Gonzalez, Hezkuntza Saileko natura-zientzietako aholkularia; Joseba Alkorta, Hezkuntza Saileko teknologia-aholkularia; Aitziber Lasa, Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa saileko kidea eta Ana Galarraga, Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa saileko kidea.

Boturik gabe

Iruzkinak

Bidali iruzkin berria

CAPTCHA
Benetako erabiltzaile bat zarela eta ez zarela spam robot bat egiaztatzeko da galdera hau.
Babesleak
Gipuzkoa: kultura eta euskara
Tecnalia
FECYT
Obra Social La caixa
Eusko Jaurlaritza: kultura saila
\

elhuyar.org menua

Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna