PUBLIZITATEA
Ez dakizue nondik hasi? Bertako ikertzaileak zertan ari diren ikus dezakezue atal honetako bideoetan. Beharbada, ideiaren bat bururatuko zaizue horrela. Ea inspiratzen zareten!
Surfa kontrolpean: Aritz Aranburuk oinetan darabilen surf-ohol hau berezia da. Itxuraz ohikoa dirudien arren, barrualdea gailuz eta kablez betea du. Surf-ohol hau bi helburu lortzeko diseinatu dute: surflariaren teknika ikertzeko eta oholen ekoizpena hobetzeko datuak biltzeko.
Teknologia bainujantzietan: Richard Oriberen entrenatzailea ez ezik Euskal Herriko Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko irakaslea ere bada Javier Aymerich, eta zalantza izpirik gabe adierazten du poliuretanozko bainujantziek igerilariei markak hobetzen lagundu dietela.
AXALKO, egurrezko bizikletak. Ohol hauek aulki, mahai, ate eta bizikleta bihurtuko dira. Zeraingo zerrategi honetan egiten dira Axalko markako zurezko bizikleta-koadroak. Ideia, berez, erronka edo apeta moduan sortu zen, eta orain enpresa bihurtu da. Bidean, makina bat hausnarketa eta hamaika froga, egurrari bizikleta-itxura nola eman asmatzeko.
Min kronikoa: Goizeko bederatzi eta erdiak dira. Anbrosio Egañaren etxean, Maria Jesús emazteak senarrari jaikitzen laguntzen dio, baina, lehenik, eguna ondo pasa ahal izateko, aginteari ematen dio, bizkar hezurrean jarririk dituen elektroestimulagailuak martxan jartzeko. Min kronikoak Europako biztanleen % 20 ukitzen du; halere, gaixoen % 2k baino ez du tratamendua jasotzen. Min kronikoak ospitale gutxi batzuetan baino ez du jaso beharreko arreta. Ospitale horietan min-unitateak sortu dira. Donostia ospitalean dute min-unitate horietako bat.
Kubik, energia eraikinean: Kubik ikerketarako azpiegitura esperimentala da, eta bere helburua eraikuntzan efizientzia energetikoa hobetzea da. Bai produktu, bai zerbitzu, bai kontzeptuak ikertzen ditugu, dena efizientzia energetikoa hobetzeko helburuarekin.
Abeltzain digitala: “Larraitzen egin dute hitzordua Iker Bilbao eta Jon Zubizarretak. Mendinet elkarteko teknikaria da Iker, eta animalientzako GPS sistema barneratua duen koilarea frogatzen dihardu azken bi urteetan. Jon abeltzaina da eta haiekin ari da elkarlanean, koilarea bere behorretan frogatuz. Gaur saiakera berri bat egingo dute.”
Sare neuronal artifiziala: Gizakiok 100 mila miloi neurona inguru omen ditugu garunean. Eta elkarren artean lotuta dauden neurona horiek, sare zabal bat sortzen dute. Sare horri sare neuronala esaten diote. Ibermaticak Zamudion duen gunean sare neuronal artifizialak erabiltzen dituzte zenbait aplikazio garatzeko.
Elikagaien teknologia: Elikagai naturalak, seguruak, gehigarri kimikorik gabeak, eta balio-bizitza luzea dutenak. XXI. mendeko gizarteak gero eta jaki osasungarriagoak eskatzen ditu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elikagaien Teknologia sailean badakite hori, eta, elikagaien industriarekin elkarlanean, elikagai berriak garatzen dihardute osasunaren eta segurtasunaren ikuspegitik.
Onintze Salazar: Meteorologoa naiz, eta Euskalmeten egiten dut lan. Atmosfera aztertzen duen zientzia da meteorologia. Bai atmosfera, bai bertan gertatzen diren fenomenoak.
Xabier Rubio: ”Kaixo, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Behatokiko koordinatzailea naiz. Herpetologia da zientzia arduratzen dena anfibio eta narrastiez arduratzen den zientzia, eta herpetologoak gara anfibio eta narrastiak jarraitzen, ikertzen eta aztertzen ditugunok.”
Enkarni Gomez: “Euskal Herriko Unibertsitateko Meatze Eskolan lan egiten dut. Donostian jaio nintzen eta nire lana zientzia, genero eta teknologia arloan kokatzen da.”
Hauek adibide batzuk besterik ez dira. Aurreko urteetako edizioak ere begiratu ditzakezue. Zorte on!
Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra