PUBLIZITATEA
Ikerketa-proiektu eta proiektu teknologikoen lehiaketa da. Lehiaketa honen bidez, ikerketan eta ikertzaileen munduan murgilduko dira gazteak.
Teknoskopioan, ikasle gazteek har dezakete parte, gehienez lau laguneko taldetan antolatuta. 14 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat prestatutako lehiaketa da.
Erronka da arazo bati konponbidea bilatzea. Edozein motatako arazoa izan daiteke, eguneroko bizitzan aurkitzen den edozein. Parte hartzeko, bi modalitate hauetako bat aukeratu behar da:
Parte-hartzaile guztiek stand bana izango dute bisitariei beren proiektuaren berri emateko. Horrez gain, finalistek beren lana defendatuko dute, saria lortzea baitute helburu.
Sariei dagokienez, modalitate bakoitzeko proiektu onena egiten duten taldeetako kideek tableta bana eta Tecnalia korporazioko zentro bateko egonaldia irabaziko dute, eta benetako ikertzaileekin lan egiteko aukera izango dute. Bestalde, proiektuen komunikazio onena ere sarituko da, eta modalitate bakoitzeko irabazleek tableta bana eta Elhuyarren produktu-sorta bat eskuratuko dituzte.
DBHko 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko eta goi-zikloko ikasleek har dezakete parte Teknoskopioan, bi eta lau lagunen arteko taldetan antolatuta. Teknoskopioaren helburua da gazteak ikerketan eta ikertzaileen jardueran murgiltzea, eta ikerketa edo proiektu teknologiko bat antolaraztea. Beraz, proiektu baten prozesu osoan hartuko dute parte gazteek: ideia sortu, proiektua garatu eta proiektuak jendaurrean aurkeztu.
Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra