PUBLIZITATEA

Elhuyar zientziaren komunikazioa

Nor gara

2004an abiatu zen proiektua da Teknoskopioa, eta urtero, Zientziaren Astearen barruan kokatu izan da. Ideia-lehiaketa bezala jaio zen, baina 2010etik aurrera, ikerketa-proiektu eta proiektu teknologikoen lehiaketa izango da. Lehiaketa honen bidez, ikerketan eta ikertzaileen munduan murgilduko dira gazteak.

Teknoskopioan, DBHko 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ziklo ertaineko ikasleek har dezakete parte, gehienez lau laguneko taldetan antolatuta.

Arduraduna: Eneritz Muguruza

e.muguruza@elhuyar.com

Elhuyar Fundazioa

Elhuyar 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko helburuarekin. Eginbehar horri tinko eusteko, Elhuyar Fundazioa sortu genuen 2002an.

Elhuyar Fundazioak 2010-2012 urteetarako norabidea finkatu zuen 2009ko ekainetik iraila bitartean prozesu parte-hartzaile baten bitartez egin zuen zuen gogoeta estrategikoan. Ziurgabetasunak ziurgabetasun, zientzia gizarteratzea eta euskara garatzen pauso berriak eta tinkoak egiten jarraitu nahi dugu, Elhuyarrek 1972. urtetik egin izan duen bezala.

Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta euskararen garapena bultzatzea, eta, horretarako, euskal gizartearekin bat eginez, balio erantsiko zerbitzu, tresna eta baliabideak garatzea, berrikuntza ardatz izanik. Hori dugu xede.

Elhuyar Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburuekin bat egiten duten bazkideen ekarpenei esker dihardu. Gure egitasmoak gizartean txertatzeko asmo irmoa du, eta, horretarako, euskal gizarteko hainbat eragile bildu ditu: enpresak, erakunde publikoak eta pertsonak. Horrekin lotuta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (SARETEK) berrikuntzaren arloko erakunde bitartekaria da Elhuyar Fundazioa.

Elhuyar Fundazioak hiru sail ditu gaur egun, eta hauek dira bakoitzaren helburuak:

  1. Edizioak: material didaktikoa eta aisialdikoa sortzea edo/eta argitaratzea (liburuak; multimedia; sareko produktuak)
  2. Hizkuntza Zerbitzuak: Euskara garatzeko eta normalizatzeko hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea (hiztegigintza, itzulpengintza, software-lokalizazioak, hizkuntza-kontsultak, hizkuntza-zuzenketak, hizkuntza-teknologien alorreko I+G+B)
  3. Zientziaren Komunikazioa: zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak ematea.

Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Harremanetarako: elhuyar@elhuyar.com

Zientziaren Komunikazioa

Hasieratik, Elhuyarren egiteko nagusietako bat zientzia eta teknologia gizarteratzea izan da; zientzian eta teknologian nonahi sortzen diren berriak euskal gizarteari helaraztea eta Euskal Herrian bertan nahiz kanpoan arlo horietan zer egiten den ezagutzera ematea. Zientziaren Komunikazioa sailean islatzen da helburu hori gaur egun, eta honela laburbiltzen dugu gure xedea: Zientzia eta teknologia gizarteratzea eta gai horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzea

Langintza horrek fruitu asko eman ditu, eta hainbat dibulgazio-proiektu ditugu martxan gaur egun, garrantzitsuenak hauek:

  • Elhuyar Zientzia eta Teknika hilabetekaria

  • Zientzia.net, zientziari buruzko web gune orokorra

  • ZerNola.net, gaztetxoentzako zientziari buruzko web gunea

  • Basqueresearch.com, euskal ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren web gunea

  • Teknopolis telebista-saioa

  • Norteko Ferrokarrilla irratsaioa

  • Kolaborazioak hainbat komunikabidetan

  • CAF-Elhuyar dibulgazio-sariak

  • Hitzaldiak

  • Lehiaketak

Kanpo-zerbitzu espezializatuak ere ematen ditugu, betiere zientziaren dibulgazioan dugun eskarmentua eta jakintza oinarri hartuta.

Informazio gehiago: www.elhuyar.org
Arduraduna: Maria Gil
m.gil@elhuyar.com

Babesleak
Gipuzkoa: kultura eta euskara
Tecnalia
FECYT
Obra Social La caixa
Eusko Jaurlaritza: kultura saila
\

elhuyar.org menua

Copyright © 2011 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna